Getxon egin da amaiera ekitaldia

127 gaztek Euskal Herria zeharkatu dabe garagarrilean zehar euskeraz

Amaitu da 2024. urteko Euskarabentura

Euskarabenturako parte hartzaileak Gure Zirkuan / Bizkaia Irratia

Amaitu da 2024. urteko Euskarabentura. 127 gaztek Euskal Herria zeharkatu dabe garagarrilean zehar euskeraz. Ipar Euskal Herrian hasi zan aurtengo edizinoa, Atharratzen, eta Getxon amaitu da. Muxikebarrin ekitaldia egin da aurtengo espedizinoari amaierea emonaz.

Sentimendu kontrajarriak azken egunean

Haizea Solagurenbeaskoa komunikazino arduradunak azaldu deuskunez, azken egunetan, sentimendu kontrajarriak izan dabez abentura honetan parte hartu daben guztiek. Alde batetik, etxekoak ikusteko gogoa, etxera bueltatzeko gogoa izan dabe, baina bestetik, pena, aurtengoa amaitu egin dalako. Azken aurreko egunean, Bilboko Udaletxean, beste hilabetez jarraitzeko prest egongo litzatekezan egindako itaunari gehienek baitz erantzun eutsen. Euskarabentura, 2025. urtean be egingo da eta adi egoteko esan deutse Haizeak parte hartu nahi daben guztiei. Gogoratu behar, asko eta asko geratu direla espedizinoan parte hartu ezinik. 16-18 urte artekoek hartu leikie parte. Aurten izan diran askok eta askok, Bizkaia Irratiko mikrofonoetan esan deuskue, esperientzia ahaztezina dala eta barriro errepikatuko leukiela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular