Barikua
Kontzertuei jagokonez, Mitoaroa III Bilboko San Mames futbol zelaian izango da, Maite Larburu Getxoko Muxikebarrin arituko da, Ladilla Rusa Bilboko BBK Salan izango da, eta Neomak eta Oxabi Leioako Agirre Lehendakaria plazan ariko dira.
Dantzei jagokonez, Sonus Fossio Bilboko Miribillako Gernikako Lorategiak plazan eskainiko da.
Bertsolaritzari jagokonez, Beste zerbait liburua aurkezteko bertso saioa antolatu dabe Mallabiako Kontzejuzarrean eta bertso afaria Mallabiako Goita auzoko elkartean izango da. Balkoitik balkoira bertso saioa Getxoko Algortako portu zaharrean egingo da.
Zapatua
Kontzertuei jagokonez, Bilboko Udal Txistulari Banda eta Anduriña Zurutuza Bilboko Miribillako Gernikako Lorategiak etorbidean izango dira, Andoni Ollokiegi Atxondoko Axpe auzoan arituko da, Carme Canela Bilboko Jazzon aretoan izango da, eta Nonbait erromeria eta Rise to Fall Barrikako plazan ariko dira.
Antzezlanei jagokonez, Alonso, ezinezko mandatuen mezularia Basauriko Pozokoetxen izango da, Up! Markina-Xemeingo Amallon eskainiko da, eta Refugi Getxoko Areetako Geltokia plazan izango da.
Dantzei jagokonez, Basandere Bilboko Miribillako Gernikako Lorategiak plazan eskainiko da.
Bertsolaritzari jagokonez, bertso afaria eta zortziko txiki txapelketa Markina-Xemeingo Amallon egingo dira.
Domekea
Kontzertuei jagokonez, Dido y Eneas eta Rumbling Groove Jazz Band Getxoko Muxikebarrin izango dira, eta Ultraligeros Bilboko Trauko pasealekuan arituko da.
Antzezlanei jagokionez, Kay Robot Barrikako plazan izango da.
Bertsolaritzari jagokionez, bertso saioa Ondarroako Gorozika auzoko plazan egingo da, Lauaxeta bertso sariketa Laukizko kiroldegian izango da, eta Argi Baltza sariketa, barriz, Gautegiz Arteagako kultur etxean.
