Planik plan 02x21: astegoieneko planak Bizkaian

Planik plan 02x21: astegoieneko planak Bizkaian

Amak antzezlana, Biznaga eta Olatz Salvador izango doguz Bizkaian

Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa egiten dogu, gure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Kontziertuetan: Biznaga, Olatz Salvador eta Leire Martinez izango doguz. ‘Amak’ antzezlanaetan eta Busturialdeko Bertsolari Txapelketako kanporaketa bertsoetan.

Barikua

Astegoienari hasiera emoteko, barikuan musika izango da protagonista nagusia. 19:00etan, Aiama Quartet Bilboko Jazzon aretoan. 20:00etan, Ruper Ordorika eta Mugalariak Santurtziko Serantes Kultur Aretoan, eta Biznaga eta Ezezez Bilboko Santana 27-n. 20:30etan, Gartxot Bermeoko Kabidxen. Antzezlanak be izango doguz barikuan. 18:30ean ‘Ring’ Plentzian Kultur etxean, eta ‘mamuak ezagutzera joan zan umea’ Lemoan Kultur etxean. Bertsolaritzari dagokionez, Mungian bertso saioa 19:00etan, eta Busturialdeko Bertsolari Txapelketako kanporaketa 20:00etan Muruetan Eskola zaharrean. 21:00etan, Bertso afaria Loiun Lauroetako Aurregoiti jatetxean.

Zapatua

Zapatua indartsu dator planei jagokonez. 18:00etan, Avatar eta Alien Weaponry Bilboko Santana 27-n – Feverren egongo da, 19:00etan, Iñaki Basabe Berangoko Antzokian, 20:00etan, Mikel Andueza Quartet Bilboko Jazzon aretoan. Antzezlanen artean, 16:30ean, ‘Zerua lapurtu dute’ Igorreko Lasarte aretoan, 20:00etan, ‘Amak’ Mungian Olalde aretoan, eta 20:00etan, ‘Nor naizen baneki’ Getxon Muxikebarri aretoan.

Domeka

Domekan, astegoiena ixteko, kontzertuak izango doguz. 20:30ean, Leire Martinez Bilboko Santana 27-n. Antzezlanen artean, ‘Zomorrotxoak’ Sopelan Kultur etxean 18:00etan, eta ‘desobedienteak 18/98’ Galdakaon Kultur etxean 19:00etan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00