Unai Oribek, berak euskarara ekarritako "Barkamena existituko balitz bezala" elebarria gomendatu deusku

"Aingeruak eta neskameak" saiakera libururua aztertu dogu

Amatasun subrogatuaz hausnarketa dakar June Fernandezek

June Fernandez Bizkaia Irratiko estudioan. / Bizkaia Irratia

Aste honetan June Fernandez kazetaria gonbidatu dogu Irakurrieran saiora Aingeruak eta neskameak amatasun subrogatuari buruzko bere saiakeraz berba egin dagigun. Lekeitioko Aralde-berri liburudendako Unai Oribegaz elkartu gara bere, eta berak euskarara ekarritako Mariana Travacioren Barkamena existituko balitz bezala elebarria gomendatu deusku.

June Fernandezen Aingeruak eta neskameak liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena eman aurretik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00