"Andra askok eta gizon batzuk une deserosoak bizi izan dabez kirolean" azaldu dau Castrejanak

Emankundek eta Euskal Kirol Federazinoen Batasunak portaera matxistak identifikau gura dabez

Amets Castrejana: “Kirol eremua oso maskulinizauta dago”

Ingalaterrako futbol selekzinoko jokalari bat / Loads to do

Kirol klubetako entrenatzaileek eta astialdi taldeetako begiraleek bardintasunari eta maskulinidadeei buruzko formazinoa jasoko dabe. Emakundek eta Euskal Kirol Federazinoen Batasunak bultzatuta formazinoa apirilaren 15etik bagilaren 4ra bitartean eskainiko da eta helburu nagusi bi eukiko dauz. Batetik, kirolean dagozan portaera matxistak identifikatzea eta bestetik, kirol esparruko maskulinidadeei buruz hausnartzea. Klubetako entrenatzaileak edo astialdi taldeetako begiraleak gaztetxo askoren erreferente dira eta eurek gazteengan, bardintasun kontuetan, euki leikien eragin positiboan sakondu gura dabe.

Formazino hau hiru adituk emongo dabe eta horreetariko bat Amets Castrejana izango da. Industria-sektorean eskarmentua daukan telekomunikazino ingeniaria, gizarte-antropologoa eta ikerketa feministetan eta genero-ikasketetan ikertzailea EHUn. Kirol eremua oso maskulinizauta dagoala uste dau Castrejanak. “Neska batzuk une deserosoak jasan behar izaten dabez. Zapalkuntzak, irainek, indarkeria psikologikoak… baten batzuk kirol praktikea iztera behartzen dabez” azaldu dau euskal ikertzaileak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular