Frantzisko Aita Santuak 10 urte egin dauz agintean. Latinoamerikako lehenengo Aita Santua, lehenengo jesuitea. Benedikto XVI.ak kargua izteagaz batera hasi eban bere ibilbidea eta eleiza katolikoaren historian lehenengoz Aita Santua eta Aita santu emeritua, biak, bizirik egon dira Joseph Ratzingerren heriotzea heldu arte.
Eleizak Frantzizko lemazain izandako hamarkada honetan eleiza katolikoa modernoago eta gardenago bihurtzen ahalegindu dala azaldu deusku Ana Berrizbeitiak. “Eleiza barruan izandako erronka garratzenei aurre egin deutse Frantziskok” azpimarratu deusku Bizkaiko Eleizbarrutiaren Teologia eta Pastoraltzako Institutotik Ana Berrizbeitiak.
Orain hamar urte Frantzisko aukeratu ebenean, eleizeari haize barria ekarri eutsola esan deusku Berrizbieitiak eta aurrera begira, egoera ezbardinak izan beharko dira kontutan, baina beti Aita Santuak dinoan lez, alboratuak erdigunean jarrita.