Panarra okindegian hainbat ogi mota egiten dabez, baita pastelak eta gozogintza be

Errekonozimenduak aurrera jarraitzeko indarra emoten deutsela azaldu dau Gabi Romero okinak

Panarra okindegia Espainiako 50 onenen artean

Arrazolako Panarra okindegia Espainiako Estatuko 50 okindegi onenen artean aukeratu dabe, Bilbon egin dan Global Bakery Forum topaketaren barruan. Txapelketearen prozesua maiatzean hasi zan. Partehartzaileek ogi bi aurkeztu ebezan, barra bat eta ogi borobil bat. Epaimahaiko kideek aurkeztutako ogi guztien hamar ezaugarri ebaluau ebezan: besteak beste, ogiaren itxura, usaina, mamia eta zaporea.

Txapelketako ekitaldi nagusia irailaren 14an egin zan Bizkaiko uriburuan, eta Panarra okindegikoek orduan jaso eben errekonozimendua. Gabi Romero okinak Lau Haizetara saioan azaldu dauanez, sariak aurrera jarraitzeko indarra emoten deutse. Arrazolako okindegiak bertoko produktuen eta artisau-erako ogigintzaren aldeko apustua egiten dauala nabarmendu dau. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00