Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformeak 10 urte bete ditu pertsona migratzaileen eta errefuxiatuen aldeko lanean. 2016ko zezeilean eratu eben, Siriako gerra garaian. Jente askok hartu eban atzerrirako bidea, gerratik igesi eta orduko gertaerak salatzeko eta pertsona honeen eskubideen alde lan egiteko eratu eben plataformea, Ana Elena Altuna kideak esan deuskunez.
Ekimenei jagokenez, egitasmo ezbardinetan dagoz murgilduta, batzuk puntualak eta beste batzuk urtero errepikatzen diranak: Gorliz eta Plentziako hondartzetako ekimena, karabana solidarioa, etab. Ganera, alkarlanean dagoz antzeko beste aktore batzuekaz: “Estaduko eta Europako beste talde batzuekaz batera herrialde ezbardinetako mugetara hurreratzen gara, mugak eskubide gabeko tokiak dirala salatzeko asmoz”. Hamarkada honetan egindako ekitaldien artean, Gernikako bonbardaketaren harira egindakoa nabarmendu deusku Altunak.
Migratzaileen erregularizazinoa
Migratzaileen erregularizazinoa martxan dago gaur egun. Horrek polemikea biztu dau. Kanpotik geurera etorritako jentearen kontrako diskurtsoak ugarituz eta gogortuz doaz, eskuma muturra indarra irabaziz doan bitartean. Aitatutako diskurtsoa guzurretan oinarritzen da Altunaren ustez: “Ultraeskuinaren diskurtsoa guzurretan oinarritzen da. Guzur asko esaten dabez“.
