Bizkaiko BBNNetako mahaian EAJ, EH Bildu, PSE eta Elkarrekin-Bizkaia taldeetako kideak egongo dira

Ahaldun Nagusi barria izentetako data garagarrilaren 5a izan leiteke

Ana Otadui: “BBNNetako mahaiak Bizkaiko aniztasunaren islada izan behar dau”

Ana Otadui (Bizkaiko BBNNetako presidentea) / Bizkaiko Batzar Nagusiak

Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea aukeratu dabe barriro. EAJko ordezkariarentzat hirugarren agintaldiz jarraia izango da jarraian. Otaduik Bizkaiko Batzarretako 51 batzarkidetik 34ren aldeko botoa jaso dau, EAJ, PSE eta PP taldeen botoak batuta. EH Bilduko eta Podemoseko 17 ordezkariek boto zuria emon dabe.

PSEko eta EH Bilduko karguek aurreko legealdian lez beteko dabez bi lehendakariordetzak. Lehenengoa Begoña Gilek eta bigarrena Idoia Buruagak. Idazkaritzak, aurreko legealdietan lez, EAJren (Jane Eyre Urkieta) eta Podemosen (Ricardo Vaquero) esku egongo dira. Popularrak, legealdi honetan batzarkide bat gehiago irabazi daben arren, mahaitik kanpo geratu dira.

Ana Otadui “Goizeko Izarretan” saioan euki dogu gaur. “BBNNetako mahaiak Bizkaiko aniztasunaren islada izan behar dau” zehaztu dau Otaduik. Ahaldun Nagusi barria izentetako osoko-bilkurea uztailaren 5ean egin leitekela iradoki dau Ana Otaduik. Egun horretan bateraezintasunei buruzko bilkurea deituta dago eta izan leike egun berean Ahaldun Nagusi barria izentetako bilkurea egitea. Azken hau argitu barik dago hondino.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular