Lagunmina eban Ander Manterolak Juan Maria Uriarte, bihotzeko laguna

Hartuemonetarako bere gaitasuna nabarmendu deusku, eta berak egindako lan ixil baina handia

Ander Manterolak gizon handia joan jakula esan deusku, lan ixila baina itzela egindakoa. Gazterik ezagutu eben alkar Ander Manterolak eta Juan Maria Uriartek, seminarioan. Alkarregaz bizi izan ziran sei urtez Gasteizeko seminarioan eta beste urtebetez Bilbokoan. Bere kualidaderik onena hartuemona zala nabarmendu deusku, beti argia, zehatza eta urtenbidea emoten ebana. Bilboko gotzain laguntzaile zala seminarioa aurrera atarateko egindako ahalegina nabarmendu deusku, besteak beste. Zamorako gotzain egotaldiaz azpimarratu deusku bertan be oso ondo hartu ebela, eta Juan Mari izan be danentzat zala, ez bakarrik euskaldunentzat, jente guztiarentzako baino.

Hil kaperea eta hileta elizkizuna

Juan Maria Uriarte jaunaren hil kaperea Begoñako Gogartetxean dago ipinita, gaur arratsaldeko 19.30ak arte. Hileta elizkizuna gaur izango da, arratsaldeko 17.00etan Begoñako basilikan, On Joseba  Segura buru dala. Bertan izango dira, besteak beste, Ricardo Blázquez kardinala eta Bilboko gotzain izandakoa, Mario Iceta Bilboko aurreko gotzaina, Fernando Prado Donostiako gotzaina, eta Fernando Valera, Zamorako gotzaina. Bizkaia Irratian zuzenean emongo dogu elizkizun hori.

Bihar, martitzenez, Donostiako Artzain Onaren parrokian egingo dabe hileta elizkizuna, arratsaldeko 19.00retan, Fernando Prado gotzaina buru dala.

Domekan urteera mezea egingo dabe bere jaioterrian, Fruizen, eguerdiko 12.30etan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular