"Eskietako munduko lekurik ederrena Dolomitetan dago" esan dau Ander Mintegik

Junior mailako Super Erraldoi probako bigarren izatea lortu dau Châteleko Munduko Txapelketan

Ander Mintegi, 21 urteko munduko txapeldunordea

Ander Mintegi / Bizkaia Irratia

Leioan jaio eta Lauro ikastolan ikasitako mutilak hiru urte eukazanetik eskietan dau. Bere gurasoek eta batez be anaiagaz eukitako eski-lehiak bultzatuta, kirol mundu honetan buru belarri sartu zan 21 urte daukazan kirolari bizkaitarra. “Eskietako munduko lekurik ederrena Dolomitak mendilerroa da” esan deusku Ander Mintegi eskiatzaileak Goizeko izarretan irratsaioan.

16 urte eukazanetik munduan zehar eski lehiaketetan parte hartzen ibili da eta orain dala gitxi Euskal Herrian eta espainiar estaduan inork inoz lortu dauen posturik onena eskuratu dau. Bigarren postuan amaitu dau Frantziako Alpeetan jokatutako junior mailako Super Erraldoi probako Munduko Txapelketan. “Lortutakoa motibazino lez erabili behar dot beste txapelketetarako. Hurrengo urtean jokatuko diran Munduko Txapelketetan parte hartuko dot baina ez junior mailan, beraz lehia handiagoa izango da” azaldu deusku Ander Mintegik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular