Euskal Herria Perimetrala ekimen solidarioa garagarrilak 20tik 23ra izango da

Pedalkadak kirol alkarteko Ander Txakartegik ekimen solidarioa aurkeztu dau

Ander Txakartegi: “Gure helburua kirola, natura eta pertsonen baloreak alkartzea da”

Pedalkadak Kirol Elkarteko txirrindulariak / Pedalkadak Kirol Elkartea

Umeen gaixotasun desbardinakaz lan egiten daben 4 alkarte laguntzeko asmoz, bizikletan Euskal Herria perimetralki zeharkatuko dabe. Alkarte horreek, ASPANOVAS, ASPANOGI, ARNASA eta BIHOTZEZ dira.

Pedalkadak kirol alkartea, Berriatuan kokaturik dagoan kirol alkarte bat da. Talde honek, kirola sustatu eta kirol ekimenak antolatzeaz gain, gizarte ekimen eta proiektu solidarioak antolatzeko helburuz be jaio zan.

Hori dala eta, 2015. urtean Helmugak proiektua martxan jarri zan. Proiektu honen helburuetako bat euskerea, kirola, natura eta pertsonen baloreak alkartuz, mundu mailako txoko desbardinak ezagutu eta gizarte ekimen eta proiektu solidarioei laguntzeko kanpainak martxan jartea da.

Proiektuaren ardatz garrantzitsuenetako bat pertsona da eta pertsonek egin leikien  ekarpen solidarioa. Horregaitik, kirol proiektu bakotxagaz batera, ekintza solidario bat egiten saiatzen dira, tokian tokiko beharrizanen arabera. Gaur Lau Haizetara Ander Txakartegi euki dogu honetaz guztiaz berbaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular