Andoni Larrabeiti Gernikako aurrelariak esan deuskunez, La Vilari irabaztea beste aukerarik ez daukie

Gernika Rugbu Taldearen helburua maileari eustea da eta horretarako, azkena garaitzea ezinbestekoa da

Andoni Larrabeiti: “Bai edo bai, irabazi egin behar dogu”

Andoni Larrabeiti, Gernikako aurrelaria / Bizkaia Irratia

Aukerak amaitu egiten dira eta Gernika Rugby Taldeak badaki. Biharkoa ez da ligako azken partidua. Hondino hainbat geratzen dira. Gehienak, etxean. Baina, biharkoa oso garrantzitsua da. Biharkoa irabazi ezik, besteek garrantzia galtzeko arrisku osoa dago. La Vila azkena da. Puntu barik dago sailkapenean. Gernikak badaki eurei irabaztea zer dan. Joanekoan halan egin eban. Orain Alakanten lortu behar dau garaipena.

Andoni Larrabeiti aurrelariak azaldu deuskunez, urte gogorra daroe. Garaipen bakarra lortu dabe. Arazo asko izan dabe. Lesinoak, fitxaje ez hain onak, partiduak azken minutuetan galtzeak… Horri guztiorri aurre egiteko unea heldu da. Ondo entrenau dabela nabarmendu dau Larrabeitik. Orain, irabazteko sasoia da. Alakanten, La Vilaren aurka, zapatuan (17:00).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular