"Aurton Korrikak Urkiolako mendatea igoko dau eta Elantxobera sartuko da" azaldu dau Ane Elordik

"Aurreko edizinoan baino 15 mila peto gehiago egin doguz" esan dau Korrikako koordinatzaileak

Ane Elordi: “Korrikako mezua idatzita dago, orain dala gitxi jaso dogu”

Ane Elordi (Korrikako koordinatzaile nagusia) / Bizkaia Irratia

Euskeraz harro bizi garela eta bizi gura dogula aldarrikatu gura dogu. Horretarako espazioak behar doguz” azaldu dau Ane Elordik. Euskal Herri osoko 210 udalerrietatik igaroko da Korrika. Lekukoaren barruan joango dan mezua oraintsu jaso dabela esan deusku Ane Elordik, Korrikako koordinatzaileak Goizeko Izarretan saioan. Korrikak Bizkaian eukiko dauzen nobedadeen artean Mañaria eta Elantxobe aitatu dauz. Mañaritik igarota Urkiolako mendatea igoko dau eta Elantxobera be sartuko da. Azken edizinoetan ez da holakorik gertatu. “Tetrisa egitea ez da erraza” gaineratu dau Elordik.

23. Korrikarako AEK-k 70 mila peto egin dauz, aurreko edizinoan baino 15 mila gehiago hain zuzen be. Sei euroko prezioan dagoz salgai. Salgai be kilometroren bat edo beste geratzen da Enkarterrin. “Sopuerta eta Gordexola artean goizaldeko ordu txikietan kilometroren bat salgai daukagu hondino” azaldu dau AEK-ko ordezkariak.

APPari buruz, aurtongo Korrikaren dokumentalari buruz, munduan zehar ospatuko diran Korrikei buruz (aurton Indian lehenengoz) edo Korrikak berak sortzen dauen ongizate emozionalaz luze eta zabal berba egin dogu Ane Elordigaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular