Ia hirurehun zamaontzik Itsaso Gorria baztertu eta Afrika inguratzea aukeratu dabe

"Bilboko Portuan momentuz ez dogu Itsaso Gorriko gatazkaren ondoriorik igerri" esan deusku Ormaetxek

Andima Ormaetxe: “MSC konpainiak be uko egingo deutso Itsaso Gorriko bideari”

MSC konpainiako zamaontzi bat / Wikimedia

Yemengo huthien erasoek jarraitzen badabe, Asiatik Europara datozan zamaontziak beranduago helduko dira portura. Momentuz hemen ez dogu igerri Itsaso Gorriko gatazka hau, baina luzatzen bada igerriko dogu. Hori esan deusku gaur Andima Ormaetxek, Bilboko Portuko Agintaritzako zuzendariaren ondokoa. “Egoerea luzatzen bada orduan bai Bilbon be igerriko dogu, eskaeran bi asteko atzerapena nabarituko litzateke eta gastuen igoerak bezeroarengan eragina euki leike” azaldu deusku Ormaetxek. Arazoa batez be Txinatik heldutako produktuakaz egongo litzatekez baina momentuz goiz da ezer aurreratzeko.

Zamaontzien erdiek Itsaso Gorritik igarotzeari itzi deutse, huthien erasoengaitik. Kontenedoreak garraiatzen dabezan multinazional handi guztiek estrategia bardina dauke momentu honetan. Hasiera baten MAERSK multinazionalak Afrikako bidea hartzea erabagi eban eta oraintxu MSCk (munduko mota honetako konpainia handiena) bardin jokatzea ebatzi dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular