Festa disko barria azaroan argitaratuko dau Anne Etchegoyenek

Anne Etchegoyen iparraldeko abeslariak Iruñako alde zaharran grabatu dau single barria

Anne Etchegoyenek single barria aurkeztu dau, ‘Maria, gure ama’

Anne Etchegoyenen 'Maria, gure ama' single barriaren portada / Anne Etchegoyen

Anne Etchegoyen iparraldeko abeslariak ‘Maria, gure Ama,’ singlea estrenatu dau bere hurrengo albumean, Festa (Fiesta), Alma Loca gipsy-latindar taldearekin batera, José Jiménez, Isidro Echeverría eta Antonio Jiménez Lachok osatua.

María, gure Ama’ fedeari buruzko abestia da, Anne Etchegoyenen ahots leun eta boteretsuaren, José Jiménezen ahots-berotasunaren, Isidro Echeverríaren bokalitate lakarraren eta Antonio Jiménez Lacho maisuaren gitarra-soloen arteko musika-topaketea paregabea. Emaitza fusino bakar eta txinpartatsua da, jai-soinu ezin hobea udaz gozatzeko. Jimenezek, gainera, bere gitarrarekin lagunduko deutso Iparraldeko abeslariari kontzertuetan.

Iruñean eta bertako kaleetan filmatu da ‘Maria, gure ama’ren bideolkipa, protagonisten jatorrizko lekuan eta euskal eta ijito kulturak bat egin eta elkarrekin bizi diran gunean.

Festa, Anne Etchegoyenen album barria, udaren amaierean argitaratuko da. Artistak jaiaren ospakizuna azpimarratu nahi izan eban, bere alderdi sozialean, kantu herrikoi birbisitatuekin eta lagunekin elkarlanean, hala nola Eperra, Erramun Martikorena Xalbadorren Heriotzean edo Pier-Pol Berzaitz Baratze Batean. Cali jatorri katalaneko frantsesarekin be grabatu dau bikote bat. Datorren abenduaren 16an, Etchegoyenek Festa aurkeztuko dau Iruñeko Gayarre Antzokian.

Gaur Lau Haizetara etorri da disko barriaz berba egitera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular