Desazkunderako prozesuan komunidadearen garrantzia nabarmendu deusku autoreak

'Turismoa. Desazkundera bidaia' liburua kaleratu dau idazle gipuzkoarrak, turistifikazinoak sortu leikezan arazoetatik abiatuta

Asier Basurto: “Politika publikoak egin dira turismoaren mesedetan, herritarrentzat mesedegarriak ziran ikusi barik”

Udako oporrak laster hasiko dira / DepositPhotos

Udako oporraldia helduko da laster. Geu kanpora goazen moduan, geurera be jente asko etorten da, gero eta gehiago, eta turistifikazinoak arazoak sortzen ditu edo sortu leikez. Honen aurrean turismo desazkunderako proposamena egiten deusku Asier Basurtok Argia agerkariagaz kaleratutako Turismoa. Desazkunderako bidaia liburuan. Hain zuzen be, aitatutako kezkatik abiatu zan Basurto lanari ekin eutsonean: “Azken urteetan asko nabarmendu dan kezka da. Holako liburu bat falta zan euskeraz, oinarri batzuk azaltzeko eta egoan hutsunea betetzeko”.

Dinogunez, orain gagoz turismoaren eraginak igarten, baina hazkundea lehendik etorri da. Izan be, hazkunde hori nahi izan da, geure inguruak turismorako egokitu doguzalako, diru iturri izateko: “Industria turistikoak sekulako eragina euki dau erakunde publikoetan. Politika publiko asko egin dira industria turistikoaren mesedetan, herritarren gehiengoarentzat mesedegarriak ziran ikusi barik“. Horren harira, desazkunderako prozesuan komunidadearen garrantzia nabarmendu deusku Basurtok: “Bakotxak egiten dauanaren ondorioak danok pairatzen doguz. Ganera, ondorio batzuk oso larriak dira. Turismoak komunidade-loturak desegiten ditu”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00