Antzerkidek antolatutako jardunaldiak bihar hasiko dira

III. Antzerki Arin Sozialaren ganeko jardunaldiak eta Antzerki Amateurraren Jaialdia izango dira hileon

Antzerki arin soziala eta amateurra nagusi hileon Pabellon 6 aretoan

Pabellon 6-Antzerki Arin Soziala / Bizkaia Irratia

Antzezlan ugari eskeiniko dira hileon Bilboko Pabellon 6 aretoan. Bihartik aurrera hirugarren antzerki arin sozialaren jardunaldiak izango dira. Bihartik domekara bitartekoak izango dira jardunaldiok. Antzerkidek antolatzen dauz. Talde hau, Deustuko unibertsidadean sortu zan eta bertan egin ziran lehenengo jardunaldi biak. Aisha Yerga da Antzerkideko kidea. Azaldu deuskunez Trikiñuela taldea sortu eben Deustuko unibertsidadeko ikasleek. Antzerkiaren bitartez gizartean eragina euken gaiak antzerkiaren bitartez jorratzea zan euren helburua. Lehenengo jardunaldi biak ondo joan ziran baina leku falta egoala ikusita hirugarrenak Pabellon 6 aretoan izango dira bihartik aurrera.

Gai sozialak nagusi

Gai sozialak lantzen dira antzerki arin jardunaldi honeetan; bakardadea, klaseen arteko ezbardintasuna, lan-prekariedadea eta genero diskriminazinoa, modaren munduko lan-esplotazinoa edo burruka feminista besteak beste. “Con mantas y a la calle”, “Firmado por alguien que no tiene firma”, “Horrela jarraitzen dugu/Y asi seguimos”, “Las zorras del pozo”, “¿Quién manda aquí?” Eta “Show must go on” antzezlanak ikusi ahal izango dira bihartik aurrera. Egunero lau pieza antzeztuko dira. Publikoak sari bat emongo dau eta epaimahai bat osotuko da gainontzeko sariak emoteko. 600 eurokoa jasoko dau irabazleak.
Antzerki arin sozialeko jardunaldiotarako bonoak zein sarrerak Pabellon 6 aretoaren web orrian eta lehiatilan eskuratu daitekez. Jardunaldion ostean, antzerki amateurraren jaialdia egingo da bertan bagilaren 9tik 23ra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00