"Behin batian Loiolan" antzerki lanaz berba egin dogu Iñaki Cid idazleagaz

Irakurrieran irratsaioan antzerkia irakurri be egin leitekela aldarrikatu dau

Antzezlana irakurgai Iñaki Cid-en eskutik

Iñaki Cid dramaturgoa / Bizkaia Irratia

“Behin batian Loiolan” kantu ezagunagaz izenburuan bakarrik dauka lotura aste honetako idazlanak. Antzezlan bati buruz berba egin dogu. “Antzerkigintza berriak” beka eskuratu eban Iñaki Cid donostiarrak 2021ean, eta bekari esker josi dau liburua. Antzerkia ikusteko ezezik irakurtzeko ere badela azpimarratzen dau berak. Gainera, askori irakurterrezago egiten jakela be gehitu dau, alkarrizketa asko daukazan testua dalako.

2014a amaitu ebazan antzerki ikasketak Iñaki Cid-ek. Antzerkia idazteaz aparte, aktore lanetan be ibilten da. 2019an idatzi eban lehen gidoia eta harrezkero, urtero lanen bat plazaratu dau. “Behin batian Loiolan” beka bat eskuratuta idatzi zuen eta 2022an Donostia Kutxa Sariari esker argitaratu zuen.

Antzezlanaren gainekoak garandu bitartean, Zelanda Berriko Lorde musikaria ezagutzeko aukerea be izan dogu. Iñaki Cid-ek berak aukeratu dau 12 urtegaz bere lehen kontratu musikala sinatu eban musikari gazte honen musika, eta hain zuzen “Melodrama” izeneko diskokoak izango dira kantuak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00