Derioko Apnabi zentroaren arkitekturea Europako begien aurrean dago

Arkitektura garaikideko Mies van der Rohe saria jasoteko hautagai izentau dabe

Apnabiren Derioko Zentroa, Europako onenen artean

Derion dagoan APNABIren egoitzak Europar Batasunak eta Mies van der Rohe Fundazinoak emoten daben saria irabazi leike. Arkitektoaren izena daroan saria sektoreko lehiaketarik ospetsuenetako bat da. Europa osoko 362 proiektu izendatu dabez 2024. edizinorako. APNABI Autismo Bizkaiaren Derioko eguneko arreta-zentroa Euskadin izentauta dagoan bakarra da. Estatuko zerrendan beste 28 proiektu dagoz.

Eraikuntzak APNABIk lurraldean dituan eguneko arretarako 11 zentroetako bat hartzen dau. Bertan, alkarteak eguneko baliabide bat eskeintzen deutse autismoaren espektroko nahasmendua daben pertsonei, autonomia pertsonalaren babesa, gizarteratzeko ikaskuntzak eta esperientziak sustatzera bideratuta, parte-hartze komunitarioa eta sareko lana bultzatzera, hori guztia haren aktibazino soziolaborala errazteko. Lorezaintzako eta nekazaritzako jardueren eta ekimenen bidez lantzen ditu alderdi horrek.

Helburu horreeri erantzuteko Deriokoak lau tailer, erabilera anitzeko hainbat barne-espazio eta egoteko guneak, jantoki bat, sukalde bat, komunak eta aldagelak eta bulego bat eskeintzen ditu. Hori guztia osotzeko, estalitako plaza bat, ortuak, hazitegiak, aisialdirako jardueretarako zonaldea… topau geinkez. Eraikinak, gainera, irisgarritasun fisikoko eta kognitiboko erizpideei erantzuten deutse. Esparru lagunkoia da autismoa eta berariazko eskakizunak dabezan pertsonentzat. Aritz Rementeriak, Derioko zentroko zuzendariak emon deuskuz zehaztasun guztiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00