UNESCOren Eguna da gaur. UNESCO, dakizuenez, Nazino Batuen erakundea da eta bere helburuak personen bizi kalidadea hobetzea eta bakea sustatzea dira, hezkuntza, komunikazino, kultura eta zientzia arloetan nazinoarteko lankidetza sustatuta. Hemen, geurean be badaukagu UNESCOren Euskadirako alkartea: UN Etxea. Hain zuzen be, UN Etxeko zuzendaria da Arantza Acha: “Orain dala 81 urte sortu zan UNESCO, helburu argi bategaz: bakearen defentsa eregitea personen adimenetik”.
UN Etxearen bulegoa Isozaki dorreetan dauke, Bilbon. Egiten dabezan ekimenak zeintzuk diran azaldu deusku Achak: “Egin beharrekoa egiten dogu. Personak edo erakundeak aholkatzen doguz, UNESCOk defendatzen dituan helburuak betetzeko”. Oraintsu Parisen egon da zuzendaria, eta handik ideia ugari ekarri ditu: “UNESCOk ideia politak ditu egungo erronkei aurre egiteko: kulturea, garapen jasangarria, adimen artifiziala eta etika, hizkuntza gitxituak…”. Bestalde, jenteak UNESCOren ekimenetan arazo barik parte hartu ahal dauala gogorarazo deusku. Esaterako, zemendiaren 18an ekitaldia dauke Bilborocken: “Geure webgunean sartu, eta bertan daukazue geure agenda. Zemendiaren 18an Gizarte Zibilaren III. Topaketa egingo dogu Bilbon. Aurtengo edizinoan alkarbizitzarako narratibak kontauko doguz, gura dogun etorkizuna eregiteko asmoz”.
