Ataraten dan dirua Caritasen Bilboko Egunon Etxera bideratuko da

"Jaunaren bihotza pobreen egoitza" leloa aukeratu dabe

Arantzazun egingo da aurten Arratiako Pobreen Eguna

Carlos Olabarri eta Maribel Salcedo / Bizkaia Irratia

Arantzazun izango da aurten Arratiako Pobreen Eguna ospatzeko ekitaldia. Zortzigarrenez antolatzen dau honakoa Arratiako Caritasek. Bertatik, Maribel Salcedok azaldu deusku, Frantzisko Aita Santuak egindako deialdiari erantzuna emotea erabagi ebela orain zortzi urte. Igorren izan ziran lehenengo topaketak eta orain 3-4 urtetik Arratiako herri desbardinetan egiten dabe. ‘Jaunaren bihotza pobreen egoitza‘ leloa aukeratu dabe urte honetarako. Carlos Olabarri abadeak gogoratu dauanez, Aita Santuak argi esan eban pobreen egoerea konpontzea ez dala kontu materiala bakarrik. Animo aldetik be lagundu behar jake.

Ekitaldia frontoian

Zemendiaren 16an egingo da Pobreen Eguna Arantzazuko frontoian arratsaldeko seiretatik aurrera. Harrerea egingo jake hasteko parte-hartzaileei hasteko, abestiak, dantzak, bertsoak… Amaitzeko, txokolatea eta bizkotxoa izango da guztientzat. Elena Unzueta Caritaseko zuzendaria be Arantzazun izango da. Rifen zozketea be egingo da eta ataraten dan dirua Bilbon dagoen Caritasen Egunon Etxera eguneko zentrora bideratuko da. Salcedok aipatu dauanez dagoeneko sei mila euro inguru batu dabez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00