Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa egiten dogu, gure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetan, Inauteriak dirala-eta, ekitaldi mordoa antolatu dira han-hemenka. Durangon, esaterako, Surrandiak izango doguz. Bestelakoetan, ‘Zerua lapurtu dute’ antzezlana, eta Benito Kamelas-en eta Iseo & Dodosound kontzertuak nabarmenduko doguz Bizkaian.
Barikua
Astegoienari hasiera emoteko, barikuan musikea izango da protagonista nagusia Bizkaian. Bilbon, Shock Trio izango da arratsaldeko 19:00etan Bidebarrietako liburutegian; 21:30ean Iseo & Dodosound Santana 27 – Fever; eta gauean, 22:00etan, Benito Kamelas Kafe Antzokian. Antzerkiari jagokonez, 17:15ean Zerua lapurtu dute Zornotzan izango da, eta 20:00etan Nor naizen baneki Elorrion.
Zapatua
Zapatua be indartsu dator: Bilbon, 20:00etan Gorka Benitez Jazzon aretoan; 21:00etan Wednesday Bilborocken. Antzerkian, 17:00etan Go!azen 12.0 Zornotzan izango da, eta 19:30ean Enbor(r)rak Pabiloi 6en. Bertsolaritzari jagokonez, 21:00etan bertso-afaria Markina-Xemeinen, Erretiratuen Elkartean.
Domeka
Domekan, astegoiena ixteko, kontzerturik ez dogu aurreikusita. Antzezlanetan, 18:00etan Kimu Getxon izango da, Muxikebarrin; eta 19:00etan La fiesta fiesta Fundicion aretoan.
