
Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa burutzen dogu, geure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetatik Aratusteak eta Coque Mallaren eta Unidad Alavesaren kontzertuak nabarmendu doguz.
Barikua
Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. Esaterako, barikuan hasi eta astegoien osoan zehar luzatuko dira Aratusteak. Udalerri gehienetan egun handia zapatukoa izan arren, barikutik ekingo deutsie aratusteen programazino bereziari. Ganera, Bilbao Centro Market izeneko azokea be eukiko dogu barikutik hasita eta zapatura arte. Eguneko ekitaldiei jagokenez, gaueko 21:00etan Bilboko Santana 27an, Ruslana abeslariak kontzertua eskainiko dau.
Zapatua
Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esate baterako, Euskal Herriko Putxera txapelketea eukiko dogu Loiun. Eguneko ekitaldiei jagokenez, arratsaldeko 20:00etan Barakaldo Antzokian, Madness antzezlana ikusi ahalko da. Musikari jagokonez, aratusteen harira, erromeriak izango dira geure lurraldeko txoko desbardinetan. Ganera, gaueko 21:00etan Bilboko Euskalduna Jauregian, Coque Malla artistak kontzertua eskainiko dau.
Domeka
Astegoieneko azken egunari begira, hainbat ekitaldi izango dira Bizkaian. Esaterako, Sopuertan, Txerriki azokea eukiko dabe. Bertan, herri kirol erakustaldia be egingo dabe. Eguneko ekitaldien esparruan, eguerdiko 12:00etan Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean, Oihanpea, bizitza zuhaitzen azpian antzezlana izango da. Dana dala, eguneko hitzordu gehienak arratsaldean helduko dira. Esaterako, 20:00etan Bilboko Euskalduna Jauregian, Bilboko Udal Musika Bandak Haize-ertzak izeneko kontzertua emongo dau.