Aratusteei buruzko bertsoak kantatu dabez Urretxindorrako gaztetxoek

Zortziko Txikia irratsaioan karnabal giroa nagusi izan da

Aratusteak nagusi Urretxindorra ikastolan

Bilboko Miribilla auzoan kokatuta dago. / Urretxindorra Ikastola

Karnabal giroan kantatu dabe gaztetxoek aste honetako Zortziko Txikia irratsaioan. Bilboko Miribilla auzoan, Urretxindorra ikastolako ikasleak izan dira bertsolari.

Euskal Herriko aratusteei errepasoa egiteagaz aparte, ihauterietarako hainbat mozorro proposamen be egin dabez. Ohikoa danez, gainez, jolaserako bertsoak be prestatu dabez.

Zortziko Txikia irratsaioa zapatuero eskaintzen dogu. Irratsaioan beren beregi prestautako bertsoak entzungai izaten dira. Irratsaioa Bizkaiko Bertsozale Alkartearen lankidetzan eta Bilboko Udalaren laguntzagaz egiten da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular