Gallastegik IV. Durango Neskak Rugby Txapela aurkeztu deusku

Arripausueta zelaian IV. Durango Neskak Rugby Txapela torneoa ospatu da

Aratz Gallastegi: “Aurtengo errugbi txapelketea arrakasta itzela da neskentzat”

IV. Durango Neskak Rugby Txapela, Arripausueta / Duragoko Rugby Taldea

Zapatuan, irailaren 23an, 14:30etan hasita, IV. Durango Neskak Rugby Txapela 2023 ospatu zan Durangoko Arripausueta zelaian. Finalean 12-7  Durango gaindituta, Uni Bilbao bihurtu zan txapeldun.

Nesken errugbia bultzatzeko ekimena da. Durango Rugby Taldeak urtero antolatzen dau eta aurtengoa laugarrena edizinoa izan da. Egun horretan, nesken errugbi partiduak arratsaldez izan dira. Euretariko talde bat, Neskarians izenagaz lehiatu zana parte hartuko daben talde guztietako jokalariek osatutako taldea izan zan. Talde honen bitartez, adiskidetasuna, kiroltasuna eta errugbiak galdu nahi ez dauzan balore guzti horreek presente egotea gura izan dabe.

Gaur zapatuko txapelketaz berba egiteko Aratz Gallastegi daukagu Jokoan, Durango Rugby Taldeko Errugbi Zuzendaria eta Kudeatzailea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular