Herriz Herri Mundakan

Entzun saio osoa

Bizkaia Irratia Bizkaia osoa ezagutzen dabil apurka apurka, astero herriren batetik zuzenenean saioa eginda. Herriz Herri saioetan danetarikoa lantzen da: udal gorabeherak, herrirako proiektuak, alkarteen zeregina, arlo sozioekonomikoa, kulturea, kirola, herriko pertsona ospetsuak… Ezagutu Bizkaiko herri ezbardinak Herriz herri saioekin.

Inauterietan gagoz, eta Mundakako Aratusteak entzutetsuak dira Bizkaian. Herriz Herri saioa Bizkaiko herri honetara hurreratu da, besteak beste, Mundakako Atorrak eta Laminak ezagutzeko asmoz. Eunate eta Gaizka Lozano neba-arreben eskutik hobeto ezagutu doguz Mundakako Aratusteak. Aurretik, Sorne Rubio alkateagaz udalerriaren egoera orokorraz egin dogu berba. Eta Leixuri Urrutia dantzariak Lapse taldea aurkeztu deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular