Izaro Antxia txirrindulari eta futbolariak sei bider ingogo dau Argalariora erronka solidarioan

Batutako dirua bularreko minbiziaren aurkako burrukan lanean dabilen ACAMBI alkartearentzat izango da

Izaro Antxiaren “Argalario erronkea” irailean ACAMBIren alde

Argalario mendia / mendiak.eus

Izaro Antxia txirrindulari eta futbol jokolariak ACAMBIren aldeko erronka solidarioa egingo dau irailaren 23an. Futboleko iazko denporaldian hasi zan kontuan, Zuazoko taldekideei esan eutsienean sartzen zituan golak bestetan igongo ebala bizikletan Argalario mendira. Holan hasi zan guztia, bere kontu moduan, baina taldekideen eta bere ideiekin alkartasun ekitaldia eratu dabe. Izan be, Izaroren amuma bularreko minbiziaren ondorioz hil zan, eta hortik bururatu jakon erronka solidarioan batutako dirua ACAMBI alkartera bideratzea.

Argalario erronka solidarioa irailaren 23an egingo da. 23 kilometroko zirkuitoa sei bider osotuko da Antxiak, goizeko 8.00retatik aurrera. Ibilbide gogorra izango da, Argalario mendiko erripea handia dalako. Lehenengo mailakotzat jo leitekela esan deusku Antxiak berak.Beragaz batera, ibilgailuan laguntzen, prestatzaile fisiko bat joango da. Zuazoko bere taldekideek jarduera osogarriak eratu ditue arratsalde-iluntzean egiteko, ekimenari jai giroa emoteko eta jente gehiago animetako. Jarduera horreetan batzen dan diru guztia ACAMBIrentzat izango da. Horrez gain kukumiku.com plataforman be badago dirua emoteko aukerea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00