Planik plan 02x13: astegoieneko planak Bizkaian

Planik plan 02x13: astegoieneko planak Bizkaian

Argitu Erromeria taldearen eta Mikel Urdangarinen kontzertuak, eta Semaforoa antzezlana astegoien honetan Bizkaian

Argitu erromeria

Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa egiten dogu, gure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen.  Astegoien honetan, besteak beste, Argitu Erromeria eta Mikel Urdangarinen zuzenekoak, eta Semaforoa antzezlana azpimarratuko doguz Bizkaian.

Barikua

Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. The Rockabilly Pack Iurretako Korta tabernan; Aitor Olea pianojolea Getxoko San Nikolas Barikoa parrokian, eta Bisonte mastodontearen bila ikuskizuna Gernikako Lizeo antzokian.

Zapatua

Hainbat ekitaldi desbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esate baterako, Argitu erromeria taldearen kontzertua Mungian, Mikel Urdangarin Bilboko Kafe Antzokian, eta Semaforoa ikuskizuna Ermuako antzokian .

Domeka

Astegoieneko azken egunari begira, ekitaldi hauek be izango dira Bizkaian: AA Aita Munitibarko probalekuko auditorioan eta bertso saioa Galdakaoko Kultur etxean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00