Bankuei eta enpresa energetikoei ezarritako zergek indarrean jarrituko daben ala ez ebatzi beharko dau Espainiako Gobernuak. Imanol Pradales Lehendakariak atzo esaten eban bankuen eta enpresa energetikoen zergak mantenduko balira Euskadin horreen gestinoa hiru foru aldundiei egokitu beharko litxakiela. “Ezinbestekoa izango litzateke itun ekonomikoaren parte izatea, daukagun gaitasun horretan guk zehaztu behar dogulako ze motatako zergak gura doguzan” esan dau Aritz Abaroak EAJko legebiltzarkideak gaur Goizeko Izarretan saioan.
Euskerea
BFAk futbol eta saskibaloi taldeei entrenatzaile euskaldunak kontratetako, megafonian euskerea erabilteko eta publikoari euskeraz animetako deia egin deutse. “Aisialdiagaz eta kirolagaz lotutako espazio guztiak aukerazko guneak dira. Gaur egungo gaztetxoek euren erreferente asko kirol esparruan daukiez eta kirolarien ohiturak eta biziteko moduak erreferentzia be badira. Nik uste dot arlo horretan euskera entzutea eta sustatzea hizkuntzea esparru eroso batera eroatea dala” esan deusku Abaroak.
EAJ
Bizkai Buru Batzarreko proposamenak egiteko sasoia barikuan amaituko da eta hortik aurrera hautagaitzak bozkatzeko unea helduko da. “Guk Bermeoko uri buru batzarrean proposamenak eguenean aztertuko doguz. Orain entzutea toketan da eta horretarako aukerea dago, harrobi handia dago” esan dau Aritz Abaroak. EBBko buru Andoni Ortuzarrek jarraitu beharko leuken ala ez galdetuta Abaroak dino ezer baino lehen, izenak baino, alderdiak garatu beharreko politikak eta lan lerroak landu behar dirala.
Guggenheim Urdaibai proiektuaz, lehen sektoreaz edo irakasleek soldataz be berba egin dogu EAJko legebiltzakideagaz.