"Betiko gaua" laburmetraia Zinebi eta Xixongo jaialditik igaro da dagoeneko

"Nire aldetik gaitzespen guztia Carlos Vermuti eta alkartasuna hiru emakumeei" esan deusku ekoizle bizkaitarrak

Ander Sagardoy: “Euskeraz izango dan pelikula barri bat grabauko dogu Gernikan”

Ander Sagardoy / Donostiako Zinemaldia

Goya Sarietarako 15 hautagaitza jaso dauzen Las buenas compañías pelikularen ekoizleetariko bat da Ander Sagardoy (Irusoin). Era berean bere anaiagaz batera sortutako Sumendi Filmak ekoiztetxearen bitartez Betiko gaua laburmetraia aurkezten dabil. ZINEBItik edo Xixon jaialditik igaro da Anderrek ekoiztu eta Enekok zuzendu daben 18 minutuko ikusentzunezkoa. “Harrera oso ona eukiten dabil” esan deusku Ander Sagardoy produktore durangarrak Goizeko Izarretan saioan.

Gero eta ikus entzunezko gehiago grabetan dira Bizkain, pelikula, telesail edo dokumentalak. “Bizkaia estetikoki ez da aldatu, baina aldatu dana, finantzazino aldetik da. Pizgarri fiskalen kontua asko hobetu da” azaldu dau Sagardoyk. Hurrengo astean, Gernikan, euskeraz izango dan pelikula barri bat grabetan hasiko da. David Sañudoren (Ane pelikulako zuzendaria) lan barria izango dala aurreratu deusku Ander Sagardoyk. Azken aldian euskal pelikulen arrakastea izugarria izan da. Handia, Irati, Loreak, Errementari, Amama… horreen atzean dagoan arrakastaren sekretuaz berba egin deusku Sagardoyk.

Zinearen industria sendoa eukiteko formazinorako bideak behar dira A. Sagardoyren eretxian. “Momentu honetan milaka proiektu dagoz Euskadin, baina ez dago tekniko nahikorik proiektu guzti horreek aurrera atarateko. Unibertsidade publiko baten babesa ondo egongo litzateke” zehaztu dau ekoizle durangarrak.

Carlos Vermut zine zuzendariari sexu gehiegikeriagaitik jarri deutsen salaketaz be itaundu deutsagu. “Holakoak ez dira kasu isolatuak, babes guztia hiru emakumeei eta gaitzespen guztia Carlos Vermuti. Matxismoa estrukturala dan zinean be” aitatu dau ekoizle bizkaitarrak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular