Europako hauteskundeen kanpaina maiatzaren 27an hasiko da

"Eskuma muturrari aurre egiteko botoa emotera joateko mezua nagusituko da kanpainan" esan dau EHUko irakasleak

Asier Blas: “Europako Legebiltzarra hauteskundeen ostean eskuinarago joango da”

Asier Blas (EHUko Zientzia Politikoetako burua) / Bizkaia Irratia

Europaren nazinoarteko eguna da gaur eta hilabete barru Europako Hauteskundeak ospatuko dira. Botoen bitartez Eurolegebiltzarra aukeratuko da eta ikusiko da Bruselako ganbara handi horretan dagozan indarren hurrenkera zelan geratuko dan. Aukeretariko batzuk, honeek: Europako alderdi popularra, Europako alderdi sozialistea, Renew Europe taldea (azken honetan EAJa kokatzen da) eta EH Bilduk, BNGak eta ERCk egindako hautagaitza bateratua.

Maiatzaren 27an ekingo deutse Europako hauteskundeetarako kanpaineari. Eskuma muturrari aurre egiteko botoa emotera joan behar dala, mezu hori zabalduko dabela uste dau Asier Blasek, EHUn Zientzia Politikoetako saileko zuzendariak. Asier Blas eduki dogu gaur Goizeko Izarretan irratsaioan.

Orain egun batzuk Europar Batzordeko presidentea Ursula von der Leyen muturreko eskumeagaz negozietako prest agertu da. Honetaz be balorazinoa egin deusku Asier Blasek. Gazan eta Ukrainan gertatzen dabilenari buruz be luze eta zabal berba egin dogu beragaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular