Euskera ikasten ari diranen aurrean egingo da aurkezpena

"Jentilak. Lurpeko Mundua" trilogiaren azken lana litzateke

Aritza Bergarak Alacanten aurkeztuko dau zapatuan bere lan barria

Aritza Bergara idazlea / www.aritzabergara.com

Aritza Bergara idazleak Alikanten aurkeztuko dau zapatuan “Jentilak. Lurpeko Mundua” liburua.
Jentilen trigoliaren azkena lana da honakoa. Mitologia da ardatz bertan. Aritza Bergara idazle bizkaitarra orain dala hile batzuk egon zan Alikanten. Euskal mitologiaren ganeko berbaldia eskaini eban, hango hizkuntza eskolan euskera ikasten ari diran ikasleentzat. Orain, ikasle honeei omenaldia eskaintzeko asmoz, bere lan barria, euren aurrean aurkeztea erabagi dau. Zapatuan, euskeraren egunean, neguko solztizioko erritoen ganeko berbaldian egingo da “Jentilak. Lurpeko Mundua” lanaren aurkezpena.

Trilogiaren amaierea

Esan dogunez, Jentillesen trilogiaren amaierea da liburu hau. Thriller gaurkotua honakoa. Fantasiazko literaturea nagusi. Egileak gogoratu deuskunez, Joxe Miel Barandiarani omenaldia eskaintzeko asmoz hasi zan trilogia egiten. Oraingo honetan, lurpeko munduan zer ete dagoen bilatzen ari dan ikerlariaren nondik norakoak kontatzen dauz Bergarak.

Durangoko Azokan

“Jentilak. Lurpeko mundua” liburua, Alikanten aurkeztuko da zapatuan. Gogoratu daigun, liburua euskeraz eta gaztelaniaz idatzi dauala.  Datorren astean, Aritza Bergara egilea, Durangoko Azokan izango da. Gogoratu daigun, berak sortutako Eguzkilore Liburuak izeneko argitaletxearen stanean izango dala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00