50 urtetik beherako pertsonen artean minbizi kasuak ia % 80 hazi dira

"Gure bizimodua aldatuz minbizien %30 saihestu ahal dogu" azaldu dau CIC Bioguneko ikertzaileak

Arkaitz Carracedo: “Onkologian epe luzerako estrategia falta da”

Arkaitz Carracedo / Jesús Serra Fundazioa

50 urtetik beherakoen artean minbizi kasuak ia ehuneko 80 hazi dira hiru hamarkadatan. Gehien bularreko eta koloneko minbizi kasuak izan dira. Heriotz kopuruan be %27ko gorakadea egon da 1990 eta 2020 urteen artean 50 urtetik beherakoen kolektiboan. Erresuma Batuko Onkologia Medikurako Aldizkariak publikautako txosten batek dino gorakada horren arrazoien artean elikadura desegokia edo larregizko alkohol eta tabako kontsumoak dagozala. Gorakada horren atzean egon daitekezan arrazoien gainean zehaztasunak eskatu deutsaguz Arkaitz Carracedo CIC Bioguneko ikertzaileari.

Adituek onartzen dabe, faktore genetikoak be eragina daukala minbizi kasuen gorakadan, baina askoz be gehiago bizimoduak. 50 urtetik beherakoen artean, ia 2 milioi minbizi kasu atzemon ziran 2019an mundu osoan.
Bularreko eta kolonekoaren ondoren, biriketako, urdaileko eta hesteetako minbiziak dira heriotza gehien eragiten dabenak. Onkologiak epe luzeko estrategia behar dau Carracedoren esanetan eta momentu honetan hori da falta dana, estrategia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00