Getariako Abian enpreseak surf eskoletan erabilteko Abian Pro ardatza sortu dau

"Dana eskuz eta modu natural baten egiten dogu" esan dau Arri Altunak

Arri Altuna: “Egurrez egindako surf eta skate taulak egiten doguz”

Abian Skateboard enpresak egindako taula batzuk / Bizkaia Irratia

Bilboko gabonetako artisauen azokan, saltokietariko baten, topau doguz Abian enpresako Arri eta Xaxio. 2018an surf taulakaz batera skate taulak ekoizten hasi ziran. “Gaur egun gehien skate taulak egiten doguz. Dana eskuz eta modu natural baten egiten dogu, pieza bakar baten, lan oso esklusiboa da” esan deusku Arri Altunak.

Surf taula on bat aukeratzeko erabiltzailearen altuerea eta pisua kontuan hartu behar dira. Skate taulei jagokenean, neurri bakarra egoten da. Surf eskoletan ikastaroak egiteko skate taulak sortu dabez. “Itsasora sartu aurretik izaten dan entrenamendurako aproposak dira, oso sentsazino onak emoten dabez, Abian Pro izena ipini deutsagu skate taula horren ardatzari” azaldu deusku Altunak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00