Gaur arratsaldez manifestazinoa deitu dabe Barakaldoko Arrontegi eskolakoek

"Umeen segurtasuna dago jokoan" zehaztu dau Asier Leónek eskolako ordezkaritza batzordeko kideak

Arrontegi eskolak jantoki duina aldarrikatzen dau

Arrontegi eskola / Barakaldo Digital

Arrontegi eskolak jantoki duin bat eskatzeko manifestazinoa egingo dau gaur arratsaldean. 2018an La Milagrosa ikastetxea itxi ebenean, ikastetxe horretako 60 ikasle Arrontegi eskolara joan ziran eta ordutik, arazoak daukiez jantokiagaz. Jantokia txiki geratu jaken. Pandemia iritsi baino lehenago dagoeneko gatxa zan egoerea. Dana dala, konfinamendua amaiturik, eskolak barriz hasi ziranean, egoerea okertu zan.

Jantokia liburutegian

Liburutegia egokitu zan jantokiaren espazio gehiagarri lez. Ondorioz, eskolea liburutegi barik gelditu zan. Gainera, jantoki moduan erabilten ari diran esparruetako bi gela itsuak dira, leihorik bakoak. Asier León Sanz Arrontegi eskolako gurasoetako bat da eta Goizeko Izarretan euki dogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular