Jenteaurrean aurkeztuko dabe egitasmoa asteon

Orain arte kaleratutako 16 zenbaketan jasotako lanetako batzuk entzungai dagoz jada

Astola aldizkaria, podcast formatoan be bai

Astola aldizkariaren podcast grabazinoa / Bizkaia Irratia

Astola aldizkaria podcast formatoan eskaintzen hasi da Gerediaga alkartea. 2007. urtetik kaleratzen dau Gerediaga alkarteak Astola aldizkaria. Urtekaria da izatez. Durangaldeko historia eta ikerketa lanak jasotzen dauazan aldizkaria da hain zuzen. Gerediagatik, Beñat Gaztelurrutiak esan deusku, aldizkari bat baino gehiago dala Astola. Hamasei ale kaleratu dira orain arte. Honeetatik zazpi podcast sortu dabez. 10-15 minutukoak dira. Euretan, gai atenporalak sartzen ahalegindu dira:

Durangaldeko lagun ugari tartean

Edorta Barruetabeña durangarrak egokitu dauz gai desbardinak modu erakargarrian entzungai jarriz. Durangaldeko zazpi pertsona ezagunek jarri dabe ahotsa: Felix Arkarazo, Tere Eguzkiza, Maite Berriozabal, Maite Lopez, Iñaki Guridi, Andoni Aizpuru eta Esti Gonzalez. Podcast-en sarrerako ahotsa barriz Miren Ezkurra Bizkaia Irratiko esatariarena da. Liher Larrañaga elorriarrak editatu dauz podcastak eta Berrizko Lorenzo Records eta Durango Irratian grabau dira. Durangaldeko erakunde desbardinek lagundu dabe egitasmoan. Etzi, iluntzeko zortziretan, Gerediagako foru-zelaian egingo da jenteaurreko aurkezpena. Podcast bat zuzenean eskeini eta grabauko da bertan.  2023. Urteko Astola aldizkariari jagokonez, urrian kaleratuko da. Gerediagaren asmoa, urtean hiru edo lau podcast kaleratzea da hemendik aurrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00