Eako Poesia egunak, 'Ea, H galdu dauan herria', Txarakie irakurketa klubaz... egin dogu berba Asun Landagaz

HEA kultura alkartea 2004. urtean sortu eben, besteak beste, zubi lana egiteko

Asun Landa: “Gure txikitasunetik nahi dogu Euskal Herri osora zabaldu”

HEA kultura alkartea Eako hainbat herritarrek osotuten dabe, asmo nagusi bategaz, bertoko kulturea sustatzea. Euren esanetan, “kulturea gure identidadeagaz lotuta dago eta zentzu horretan hizkuntzeagaz, genero identidadeagaz, nortasunagaz eta azken baten, pertsonen garapena eta ongizateagaz. Ezagutza, hausnarketea, sorkuntza, pentsamendu kritikoa… beharrezko baloreak dira guretzat eta horregatik dira gure ekimenen helburu”.

Herriz Herri saioan HEA kultura alkartea ezagutu dogu Asun Landaren eskutik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular