Apustu eta jokoen merkadua, desorekatua da. Bataz beste izan leike urtean 500 euro jokatzea, baina badira batzuk milaka euro jokatzen dabezanak. Apustu etxeei bete beharreko batzuk ezarri deutsiez dekretuz eta ezarri deutsiezan horreekaz ez dagoz ados. Legez kanpoko jokoa indartuko dala esan dabe apostu etxeetatik. “Merkaldu ilegala baina, ez da igo azken urteetan” azaldu deusku Mikel Aranak, Espainiako Kontsumo Ministeritzan, joko antolamendurako zuzendaria danak.
Kalean apustu etxeen kopuruak behera egin dau azken aldian, baina online egiten diran joko eta apustuen kopuruak goruntz jarraitzen dau. Espainiako Gobernuak orain gitxi merkadu hau arautzeko dekretua onartu dau. Online bidezko apostu-etxeek jokalariei hilean egiten daben gastuaren barri emon beharko deutse. Era berean zaurgarriak diran bezeroei Kontsumo Ministeritzak kreditu txartelaren erabilerea mugatuko deutse. 18 eta 25 urte bitarteko gazteei, hileko jokoan, 600 euroko diru-galerea eukiten badabe kreditu txartelaren erabilerea blokeauko jake. “Jokalaria babesteko neurri bat da” zehaztu deusku Aranak gaur Goizeko Izarretan saioan.