Hasi barri dan ikasturtean ikasleen segurtasuna bermatuko dauan idatzizko ebazpen bat be eskatu dabe

Adingabeak espaloirik bako errepide estu batetik oinez joateko arriskuaz ohartarazo dabe

Aulestiko 14 familiek eskola taxia mantentzea eskatu dabe

Kilometroak alde batera utzita, ibilbidearen segurtasun falta salatzen dabe / Bizkaia Irratia

Aulestiko 14 familiek eskola taxia mantentzea eskatu dabe, administrazinoaren azken hilabeetako isiltasunaren aurrean. Adingabeak errepide estu batetik oinez joateko arriskuaz ohartarazo dabe, eta hasi barri dan ikasturte honetan ikasleen segurtasuna bermatuko dauan idatzizko ebazpen bat be eskatu dabe, Bihotza Bilbao kaltetutako familien bozeroaleak esan deuskunez: “Alegazinoak aurkeztu genduzan eta esan euskuen mantenduko zala. Ikasturtea hasi da eta orain dinoskue erabagia hartu behar dabela”.

Arazoak apirilean hasi ziran, Urregai Eskolak esan eutsenean eskola taxia galduko ebela ikasleek, kilometro bi baino gitxiago dagozalako etxeen eta eskolaren artean: “Arauak dino eskola garraiorako eskubidea daukela kilometro bi baino gehiagora bizi diran umeek, baina salbuespenak dagoz, bideen egoeragaitik esaterako”. Horren harira, kilometroak alde batera itxita, ibilbidearen segurtasun falta salatzen dabe: “Auzoetako bide estuak dira, espaloi edo argiztapen bakoak”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00