Errota zaharreko azpiegitura moldatu eta uraren aprobetxamenduagaz autokontsumorako argindarra ataratea da asmoa

Nabarnizko Goikolea errota mikro zentral hidrauliko bihurtzeko asmoa dauka Arantza Goikoleak

“Argian dana aurreztu beharko neuke. Ordaindu beharrik ez neuke eukiko”

Errota zahar bateko makinaria. / Depositphotos

Nabarnizko Goikolea errota barriro uraren aprobetxamendurako erabili gura dau Arantza Goikoleak. Uraren bitartez autokontsumorako argindarra lortzeko egitasmoa dauka eskuartean. Dagoaneko Uraren Euskal Agentziatik aukera badaukala jakitera emon deutsie, eta datorren urterako lanak egiten hastea itxaroten dabe.

1849an errota lez funtzionatzen eban Goikolea baserriak. Inguruetako herrietako bezeroak eukiten ebezen eta, arto eta gari jotea nagusi izaten zan eurenean. 1940ko hamarkadan be, argindarra lortzen eben errotan turbinatxo batekin, eta lortutakoa inguruko etxeetara banatzen eben.

Orain, orduan egin antzera mikrozentral hidrauliko txiki bat jartzea da asmoa, eguzki plaka batzuekin batera, autokontsumorako. Arantza Goikoleak ez dauz kalkuluak egin, baina euren asmoek aurrera egiten badabe, argindarrik gehiago ez dauala ordaindu beharko esan deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular