Urriaren 11.a da Begoñako Amaren eguna

Eguenean eta barikuan milaka herritarrek parte hartuko dabe Begoñako Amatxuren erromerian

Aurten be bezperatik hasiko dira Begoñako Amaren eguna ospatzen Bilbon

Igaz Begoñako Anaidiak Begoñako Amaren eguneko ospakizunak bezperan hastea erabagi eban. Aurten be holantxik egingo dabe. Eguenean, 19:30ean hasiko da erromeria Bilboko Arriaga plazatik: Zazpi Kaleak zeharkatu, Mallonako galtzadetatik gora joan eta 20:50 inguruan helduko dira Begoñako basilikara. Bertan Ignacio Fernandez parrokoak egingo deutse harrera. Erromerian Begoñako Kofradien Ohorezko Erromesak, Jon Uriarte kazetariak hartuko dau parte. Aitatu behar, aurtengo barrikuntza bat dala, urriaren 11n egiten zan Suzi prozesinoa, aurten, bezperan egingo dala.

Urriaren 11ko ospakizunak

Egun osoko jaia izango da. Eguneko lehenengo mezea 09:00etan izango da, eta hortik orduro ospatuko dira 13:00ak arte. Arratsaldez, 15:00etatik 21:00etara izango dira Eukaristiak. Ohikoa danez, Beti Jai Alai taldeak Begoñako Amari eskainitako Ezpata dantza dantzatuko dau 20:00etako eleizkizunean.

On Joseba Segura gotzainak zuzendutako elizkizuna 12:00etan izango da. Beste urte batez Begoñako kofradiak dei egin dau euskal jantziakaz joateko: baserritarren, iruleen edo arrantzaleen jantziak, ahal izan ezkero. Azken urteetan banatutako zapi moreak be izango dira eskuragarri, eta 10.000 txokolate-ontza be banatuko dira. Jose Andres Etxebarria Begoñako Anaidiko kideak Lau Haizetara irratsaioan azaldu dauanez, 60-70eko hamarkadatik datorren ohiturea da. Orduan umeei emoten jaken baina orain edozeinek hartzen dauz. Horrez gain, ohikoak diran estanpak be banatuko dira Begoñako Amaren egunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00