APNABI Autismo Bizkaiak Autismoari buruzko Kontzientziazino Munduko Eguna (apirilaren 2an izan zan) ospatu dau gaur, domekaz, martxa solidarioaren bigarren edizinoarekin. Eguna autismoaz kontzientziatzera eta sentsibilizatzera bideratuta dago, kolektiboaren aitorpen soziala areagoteko, onarpena, tolerantzia eta errespetua eskatuz, gaur egun hondino existiduten diran mito eta estigmetatik urrun.
Ainhoa Basarrate APNABI alkarteko komunikazino arduraduna izan dogu Aupa Bizkaia saioan honen barri emoteko.