Autismoa Martxan ekimen solidarioaren bigarren edizinoa ospatu da Barakaldon

Eguna autismoaz kontzientziatzera eta sentsibilizatzera bideratuta dago, holan azaldu deusku Ainhoa Basarratek

Autismoa Martxan ekimen solidarioaren bigarren edizinoa ospatu da Barakaldon

APNABI Autismo Bizkaiak Autismoari buruzko Kontzientziazino Munduko Eguna (apirilaren 2an izan zan) ospatu dau gaur, domekaz, martxa solidarioaren bigarren edizinoarekin. Eguna autismoaz kontzientziatzera eta sentsibilizatzera bideratuta dago, kolektiboaren aitorpen soziala areagoteko, onarpena, tolerantzia eta errespetua eskatuz, gaur egun hondino existiduten diran mito eta estigmetatik urrun.

Ainhoa Basarrate APNABI alkarteko komunikazino arduraduna izan dogu Aupa Bizkaia saioan honen barri emoteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular