Gaur da autismoaren ganean kontzientzia hartzeko munduko eguna

Aurrepausu handiak emon dira urteotan, baina egitekoak be badagoz hondino

“Autisten bizimodu autonomoa sustatzen ahalegintzen gara APNABIn”

Autismoaren nazinoarteko egun honetan APNABItik esan deuskue eurak daukiezan 45 urteotan gauzak asko aldatu dirala. Hondino be egon badagoz egitekoa, eta besteak beste, autismodun pertsonen bizimodu autonomia gauzatzea. Horretan ahalegintzen dabil APNABI.

Gaur egun 1.000 familia ingururi laguntzen deutse eta 220 profesional inguru dagoz alkartean. Udan auzolandegiak antolatuko ditue, bigarrenez, eta gazteek boluntario moduan parte hartzeko modua eukiko dabe. Derion egingo dabe auzolandegi hori.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular