Bihar estreinauko dabe Ondarroan Jon Maia Soriak egindako Berriz etorriko zera dokumentala, frankismoan bertara bizi izaten joandakoen inguruan. Ondarroako Udalak egin eutsan proposamena eta urte pare bat egin ditu lanean. Orduan Ondarroa bizilekutzat hartu ebenekin berbetan egon da, eta besteak beste, ikusi dau Ondarroan Ayamonteko jente piloa bizi dala eta alderantziz, ondarrutar ugari Ayamonten.
Berriz etorriko zera dokumentalaren estreinaldia bihar iluntzeko 20:00retan izango da Ondarroako herriko frontoian.
