Ekitaldi berezia Eibarko Coliseo antzokian

Iraganari eta etorkizunari begiratuko deutso gaurko ekitaldian ELA-k

Azken 50 urteetako ibilbidea gogoan gaur ELA sindikatuak

ELA sindikatuak azken 50 urteetako bere ibilbidea gogoan hartuko dau ‘Oinarri sendoak etorkizunerako’ goiburupean.  Orain 50 urte egindako 3. kongresua gogoan hartuko dabe. Zati bitan egin eben orduan, lehenengoa garagarrilaren 3an, Amorebieta Etxanon (Euban), eta bigarrena urrian, Eibarren. Orduan bere printzipioak berretsi zituan sindikatuak.

Orduko adierazpenean sindikatuaren sorrera aktearen eta lehen estatutuen barrikuspena egin eben, gaur egun be indarrean dagozan ezaugarriak ezarriz: euskal sindikatu abertzalea, sozialistea, independentea eta bere afiliazinoaren bidez finantziautakoa.

Gaurkoan autortzea egingo deutse azken 50 urteetan afiliadu izan diran ehun pertsona ingururi. Horrez gain, berbea hartuko dabe Mitxel Lakuntza, Amaia Muñoa eta Leire Txakartegik, sindikatuko arduradunetarikoek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00