Bertsino berezia izango da

Campos Eliseos antzokian izango da azken emonaldia

‘Azken Festa’ antolatu dau Ana Goitiak ‘Katana’ri agur esateko

Ana Goitiaren 'Katana' bakarrizketea / Bizkaia Irratia

Ana Goitia kazetari eta umoregile lekeitiarrak Katana bakarrizketaren azken emonaldia eskeiniko dau bihar Bilbon. Bere lehen bakarrizketeari amaierea emoteko, Azken Festa antolatu dau Bilboko Campos Eliseos antzokian. Ana Goitiak ia urte bi egin dauz Euskal Herrian zehar bakarrizketea eskaintzen. Esan deuskunez oso eskertuta dago eta balorazino positiboa egiten dau.

Emonaldi berezia

Katana bakarrizketan egunero gaiak izan dira nagusi. Publikoak hausnarketea egitea lortu gura izan dau. Ordubeteko saioa izatetik ordu ta erdikoa izatera igaro da urte bi honeetan. Saiotik saiora gidoia aldatuz joan dala be esan deusku, eta asko inprobisatu dauala. Bihar, iluntzeko zortziretan, Bilboko Campos Eliseos antzokian eskeiniko dau azkenengoz. Esan deuskunez, biharkoa, bertsino berezia izango da. Lagunak izango dauz ondoan eta sorpresak egongo dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00