Uribarri auzoko errepideko lanak, Ikasgunea eta Atxetako Alkargunea izan dira protagonista

Txutxi Ariznabarreta alkateak egindako inbersinoen inguruko zehetasunak emon deuskuz

Azpiegiturak eta zerbitzu soziokulturalak hobetu ditu Arrankudiaga-Zollok

Txutxi Ariznabarreta, Arrankudiaga-Zolloko alkatea / Bizkaia Irratia

Arrankudiaga-Zollora hurreratu gara gaur, bertako azpiegitura eta zerbitzu soziokulturalak ezagutzeko asmoz. Txutxi Ariznabarreta alkateak egindako inbersinoen inguruko zehetasunak emon deuskuz Goizeko Izarretan irratsaioan. Batetik, Uribarri auzoko errepideko lanak dagoz. Uribarri auzoa herriko erdiguneagaz, zerbitzu gune desbardinekaz eta tren geltokiagaz lotzen dau errepideak. Hobekuntza lanak egin dira eta oinezkoek eta ibilgailu desbardinek errepidea era partekatuan erabilteko espazioa izango da. Asfaltatze lanak egin dira, argiteria barria jarri da eta zorua era berezian margoztu da.

Bestetik, Ikasgunean zentratu da Ariznabarreta. Orain dala urte bi, Oxinburu Bizigunea, azpiegitura soziokulturala, jarri zan martxan eta, osagarri moduan, Ikasgunea zabaldu dabe ondoko eraikinean orain. Bertan, egunero goizetik gauera bakarka zein taldeka ikasteko, oposaketak prestatzeko eta abarrerako aukerea dago.

Azkenik, Atxetako Alkargunea ipini dabe martxan. Atxeta auzoan egoan lokal soziala handitu eta barriztau da oso-osorik. Alde batean, eguneroko alkarbizitzarako tokia gauzatu da txoko eran jardungo dauan alkargunean. Bestean, espazio zabala egokitu da edozein ikastaro, ikuskizun, hitzaldi, aurkezpen edo dana dalako jardueretarako.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00