“Egin nahi bada epaile batzuk jarritako oztopoak aprobetxatu PSOEk eta PPk akordu batera iritsi eta lehengo legera itzultzeko hori PPrentzat oraingo gobernu akordua apurtzeko aukera ederra da” zehaztu dau Kongresuko Podemoseko Roberto Uriartek. PSOEri beldurretan ez sartzeko eskatu deutso Roberto Uriartek eta mogimendu feministak jarritako mugak ez gainditzeko be bai.
Koalizino gobernuan desadostasun honek eragin leiken enbataz galdetuta Uriartek dino bardintasunaren eskumena Espainiako gobernuan alderdi morearena dala, hortik jaio dala “Bai bakarrik da bai legea” eta horri leialtasuna zor jakola. PSOEk beste lege proposamen bat aurkezten badau horrek gobernuaren hausturea ekarri leikela adierazo dau Uriartek.
Udal hauteskundeak
Bestalde, udal hauteskundeei begira, Unidas Podemos eta Izquierda Unida alderdiak erabagita daukie lurralde askotan, batera aurkeztuko direla, Nafarroan adibidez. Uriarteren esanetan, EAEn be batera aurkeztuko dira eta zentzu horretan negoziazinoaren azken txanpan dagozala azaldu deusku.
Otsoak
Otsoaren auziaz galdetuta Unidas Podemoseko politikariak uste dau otsoa babestu behar dala. Otsoak Bizkaian artalde batzuei egindako erasoak gainbalorau dirala eta urtean azeriak edo lukiak otsoak baino kalte handiagoa sortzen dauela azpimarratu dau. Otsoarenak arreta mediatikoa sortzen dauela kritikau dau eta alkarbizitzea bermatzeko artzainei kalteordain onak ziurtau beharko litxakiezala.